Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/07/08
Ertzaintzaren ibilgailuek GPS gailuak izango dituzte beren eraginkortasuna hobetzeko
Herritarrentzako zerbitzua eta agenteen segurtasuna hobetzea ahalbidetuko dute

Ertzaintzaren ibilgailu ofizialetan GPS sistema daramaten gailuak jartzen hasi dira oraintsu, patruilen koordinazio arduradunei agenteen kokapena uneoro ezagutzea ahalbidetuko dielarik.

Baliabide tekniko honekin, Europako beste polizia batzuk dagoeneko emaitza onekin erabiltzen ari direna, helburu bikoitza lortu nahi da. Alde batetik, patruilen kudeaketa hobetzea; izan ere, arduradunek patruila hauen kokapen zehatza uneoro ezagutuko dutenez herritarrek eskatzen duten lekuetara azkarrago bidal ditzakete agenteak, batez ere larrialdi kasuetan. Bestalde, patruilen kokapena uneoro ezagutzeak agenteen segurtasuna handiagotzea ahalbidetuko du beren osotasun fisikoa arriskuan egon daitezkeen kasuetan; atentatuetan edota mota guztietako erasoetan.

Teknikoki, Ertzaintzak erabilitako GPS lokalizatze sistema TETRA komunikazio sistemak (Ertzaintzak orain dela urte asko erabiltzen duena) eskaintzen dituen aukeren inplementazio bat da eta sistema honen gainerako aplikazioekin modu elkarreragilean funtzionatzen du.

Gaur egun GPS gailuak Bizkaiko Eskuinaldean kokatutako Ertzainetxe bateko ibilgailu guztietan erabiltzen dira, ereduzko froga guztiak emaitza onekin burutu ostean, eta aipatutako lurralde horretako beste zentro batean eta Gipuzkoako beste bi zentrotan erabiltzen hasi dira gaur egun. Datozen hilabeteetan zehar, gailu hauen erabilera hiru Lurralde Historikoetan dauden Ertzainetxe guztietara zabalduko da.