Egitekoak
- a) Autonomiaren garapena bultzatzea eta aztertzea, ordenamenduan jasotako eskumenen azterketa juridikoa eginez .
- b) Jaurlaritzak Estatuarekin, autonomia erkidegoekin edo foru eta toki erakundeekin dituen alde biko edo askoko harreman instituzionalen politika gauzatzea edo horretarako lakindetza ematea.
- c) Eskualdaketen politika bultzatzea, koordinatzea eta gauzatzea eta horri buruzko aholkuak ematea, bai Estatuari, bai bestelako lurralde-erakundeei dagokienez.
- d) Autonomia Estatutuaren Bigarren Xedapen Iragankorrean eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean aipatzen diren Eskualdaketetarako Batzorde Mistoetan, idazkaritza-lanak egitea.
- e) Estatuko Gobernuarekin eta Administrazioarekin edo foru eta toki erakundeekin sortzen diren eskumen-liskarrak aztertzea eta Jaurlaritzari horiei buruzko aholkuak ematea.
- f) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen arteko lankidetza, koordinazioa, plangintza bateratua eta artikulazioa bultzatzea eta garatzea.
|