-
Ekonomia-azterlanei eta ekonomia-koiunturari eta -aurreikuspenari dagozkien jardute arloak zuzendu eta koordinatzea. Horretaz gain, egonkortasuna helburu duten agiriak gertatu eta garatzea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoak eskualde-politikan jorratzen dituen jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
-
Urteko aurrekontuek errespetatu beharreko jarraibide ekonomikoak eta teknikoak prestatzea, EAEko aurrekontuen araubide-arloan indarrean dauden lege-xedapenei buruzko bateratutako testua onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza-Dekretuko 58. artikuluan xedatzen denaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren aurreproiektua eta horien lege aurreproiektua lantzea, aipatu legearen 60. artikuluan agintzen denaren arabera.
-
Aurrekontuaren gain eragina izan dezaketen lege-egitasmo guztiekin batera aurkeztu behar den finantza-eranskina gertatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen eta/edo zerbitzu berriak bereganatzeak edo honek beste herri administrazio batzuei uzteak ekar ditzakeen aurrekontu-kredituen sartze eta baja emate proiektuak lantzea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta Instituzionalari zerbitzuak egingo dizkioten auditoria-firmak kontratatzea. Egiteko hau betetzean, kontratazio-organo gisa jardungo du.
-
Hainbat urtetarako aurrekontu-programa zuzentzea, artikulatzea eta ezartzea. Horretarako, sailen eta gainontzeko instituzio eta erakunde publikoen arteko koordinazioa lortu beharko du.
-
Gastu publikoari buruz Euskal Autonomia Erkidego osoaren intereserako diren ekimenak zehazteko lanak koordinatzea ekitaldi bakoitzeko programa eta aurrekontuetan. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak ekonomia eta gastu publikoaren alorretan burutu beharreko jarduna koordinatzea.