Ogasun eta Herri Administrazio Sailak sustatutako inbertsioen artean, hurrengoak azpimarratu daitezke:
"Inbertsio Publikoari Finantza-Laguntza emateko 2007-2011 Esparru Plana" (power point, 302 Kb). 2007ko urtarrilaren 18ko Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak hartutako akordioaren ondorioz sortua da eta 700 milioi euroko (140 milioi euro bost ekitaldietako bakoitzean) zuzkidura du. Plan hori errepide, trenbide eta tranbiaren eta lan hidrauliko azpiegituren eremuetan gauzatuko da, honela 2003-2007 aldirako onartutakoari jarraipena ematen zaiola. Akordioaren testu osoa (pdf, 114 Kb).