Dokumentuan jasota daude Administrazioak teknologi berrien eremuan zabaldu dituen zerbitzuentzako zehaztapen eta baldintza teknikoak, Informatika eta Telekomunikazio Planean ezarrita dauden helburu estrategikoen arabera.
Estandard Tekonologikoen Dokumentu osoa (PDF 937 KB bakarrik gaztelaniaz)
Estandard Tekonologikoen Dokumentuaren argibidea
Aurkezpena
Oraingo Eusko Jaurlaritzaren 2003-2005eko Informatika eta Telekomunikazio Planak (ITP 2003-2005) datorren urtetarako helburu nagusitzat “herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta Administrazioaren eraginkortasun‑maila handitzea” hartu ditu. Ildo horri jarraituz, Teknologia Berriak eta Informazio Sistemak erakundeen eta gizartearen arteko harremanak erraztu eta optimizatzeko funtsezko tresnak dira.
Eusko Jaurlaritzaren ustetan ITParen helburuak hedatu eta lortzeko baldintza garrantzitsu bat behar bezala definitu eta araututako estandar teknologikoak edukitzea da. Estandar horiek osatuko dute datorren urteetan ekingo zaien ekimen teknologiko guztien integrazio, kalitate eta segurtasun maila egokiak bermatu behar dituen erreferentzia‑markoa.
Helburuak
Estandarrak definitzea ekimen estrategiko eta beharrezkotzat jotzen da, Administrazioaren helburu estrategikoak lortzeko zuzenean laguntzen baitu:
- Bezeroei (herritarrei eta enpresei) zuzendutako zerbitzuen kalitatea gehitzea eta onena izan dadin bermatzea.
- Administrazioaren barne‑prozesuetan efikazia eta eraginkortasun handienera jotzea.
- Eusko Jaurlaritzarekin loturiko erakundeen eta organismo publikoen arteko lankidetzarako ingurunearen eta sarearen hedapena erraztea.
Dokumentua
Dokumentu hau Eusko Jaurlaritzaren Estandar Teknologikoen Gidaliburua da. Bertan, zabaldutako zerbitzu teknologiko guztientzako zehaztapen eta baldintza teknikoak xedatuta daude.
Estandarren Gidaliburua ezaugarri ezberdinak dituzten bi taldeei zuzendu zaie, hots:
- Eusko Jaurlaritzaren informatika erabiltzen duten pertsonei eta erakundeei, zerbitzuen hartzaileak direnei, hain zuzen.
- Konponbide teknologikoak definitu e inplementatzeko ardura dutenei, nahiz sailetako arduradun teknologikoak izan, zerbitzu informatikoetako enpresak edota Eusko Jaurlaritzaren ardura teknikoko alor ezberdinak.
Dokumentuaren aurkibidea.
- Sarrera eta Helburuak
- Esparru Orokorra
- Arau‑esparrua
- Dokumentuaren ikuspegia
- Plataforma eta Azpiegitura zerbitzuak
- Sarrera eta Banaketa zerbitzuak
- Aplikazioak garatzeko zerbitzuak
- Datuak Kudeatzeko zerbitzuak
- Interneten Agertzeko Eredua delakoren tresnak
- Elektronika bidez Izapideak egiteko Eredua delakoaren tresnak
- Framework JAVA
- XLNETS
- «Batch» prozesuen kudeatzailea
|