Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A Mailako Adostasunaren Azalpena

Gobernuak, CC.OO. eta U.G.T. sindikatuek 2005 urterako soldataren inguruko akordioa adostu dute


2004ko abenduaren 20an

Gobernuak eta CC.OO. eta U.G.T. sindikatuek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren Mahai Orokorrean, 2005 ekitaldiko soldataren igoerari eta beste neurri osagarri batzuei buruzko akordioa adostu dute. Neurri osagarri horiek alde batetik, enplegu publikoaren kalitatea bermatzera eta bestetik, Euskal Administrazioak Euskadiko hiritarrei eskaintzen dien zerbitzuaren kalitatea hobetzera lagunduko dute.

Akordioa, 2005 urtean indarrean egongo dena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Negoziaketarako Mahai Orokorrean ordezkatuta dauden langile guztiei ezarriko zaie. Akordioak hurrengoa zehazten du:

- Orokorrean egingo den soldataren igoera, eratu berria den Itzarri-GEBE Gizarte Emendiotarako Borondatezko Erakundeari Administrazioak zuzenduko dituen ekarpenak barne,  eta Sektorekako Mahai berezietan ordezkatuta dauden langileena ere bai.

- Pertsonalaren egonkortasuna bermatzera zuzenduko diren neurri garrantzitsuak. Horien artean, behinekotasunez lanari ezarritako portzentaia maximoa, pertsonalaren bataz besteko adina jaisteko  ordezko kontratuak sustatzea, eta Administrazioaren zerbitzuak azpikontratu eta kanporatzeko baldintzak erregulatzen ditu.

2005 urterako  onartzen diren soldataren igoerari dagokionez, Akordioak orokorrean eta 2004 urtean gauzatu den igoerarekin alderatuz %3ko igoera zehazten du.

Igoera honetan 2005 ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren Lege Proiektuak aurreikusten duena jasotzen da. Produktibitatea sustatzeko, eta zerbitzu publikoaren modernizazioari eta Administrazioaren hobetzeari dagozkion helburuak lortzeko neurriak.

Bestalde, eta soldataren igoera orokorrari dagokionez, Euskadiko Administrazio Orokorrak, Erakunde Autonomoek, eskubide pribatudun erakunde publikoek eta sozietate publikoek, bazkide-babesle gisa, Itzarri-GEBE Gizarte Emendiotarako Borondatezko Erakundea finantzatzeko soldata finko eta aldizkako osoaren %0,5 eko ekarpena egingo dute.

Pertsonalaren egonkortasunari dagokionean, Aurrekontuak aurreikusten duen pertsonala osoaren langile bitarteko edo aldi baterako langileen % 8-ko  gehiengo portzentaia zehazten da.

Honela, aipatutako portzentaia lortzeko helburuarekin, Administrazioak hiru urteko epean beharrezkoak diren Enplegu Publikoaren Eskaintzak deitzeko konpromisoa hartzen du.

Azkenik, Akordioaren arabera Administrazioaren eta Sindikatuen arteko Batzorde bat eratuko da non kanpoko zerbitzuak kontratatzeko eta azpiko kontratazioa egiterakoan Euskal Administrazioak errespetatu beharko dituen baldintzak eta aukerak aztertuko diren, tartean hurrengo bi izango direnak:

- Azpi kontratatutako enpresetako langileei, soldata eta lan baldintzei dagokienean behintzat, gauzatzen duten jarduerari dagokion sektorearen akordioaren baldintzak bermatuko zaizkie.

- Zerbitzu bereko hurrengo kontratazioetan, esleipendun berriek langileen subrogazioa bermatu beharko diete pertsonalaren egonkortasuna lortzearren.

 

2003-2004 Mahai Orokorraren Akordioa

Azken eguneratzea: 2004/12/22