Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

A Mailako Adostasunaren Azalpena

Azken eguneratzea: 2008/04/11
Sindikatuen jardueraren askatasuna eta kontsumitzaileen interesen defentsa kontrajartzea faltsua eta asmo gaiztokoa da
Zenbait sindikatuk edozein aitzakia kaleratzen dute etengabe bultzatzen duten krispazio estrategia justifikatzen saiatzeko
Ogasun eta Herri Administrazio saila

Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean manifestazioan parte hartu duten sindikatuek mobilizaziorako emandako arrazoiaren arabera, Euskadin igande eta jai egunetan merkatal guneek ateak ez zabaltzaren erabakiaren atzean egon daitekeen jarduera lehiaren kontrako jardueraren ikerketaren esparruan, Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak eskatutako informazioa sindikatuen jardueraren askatasunaren eskubidea urratu egiten du, eta Jaurlaritzari urraketa delako horren atzean egotea leporatzen diote.

Errealitatearekin bat ez datorren aitzakia da.

Lehenik. Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak ez duelako ofizioz jokatu baizik eta Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak horrela eskatuta.

Bigarrenik. Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia administrazioarekiko erakunde autonomoa delako jarduerari dagokionean, eta hortaz, bere egin beharrak independentzia osoz gauzatzen dituelako.

Hirugarrenik. Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiak gauzatutako jarduera indarrean dagoen legearen araberakoa izan delako. Honi eutsiz,  besteak beste, pertsona fisiko eta juridiko guztiek Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiari laguntza eta informazioa emateko obligazioa dute.  Honela, sindikatuek ere lege agindu horri erantzutea dagokie.

Eta  azkenik, laugarrenik, Lehiaren Defentsarako Zerbitzuak egin duen gauza bakarra, Auzitegiaren agindua betez, ezkutuko informazioa martxan jartzea izan da, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren presidenteak, Javier Berasateguik duela gutxi adierazi  duen moduan "izapide formalik zabaldu gabe" . 
Hauexek dira arrazoi objektiboak, eta horien arabera Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitza aurrean egindako manifestazioak arrazoirik ez duela agerian uzten dute.

Azkenik, merkatuaren lehia askearen bitartez sindikatuen jardueraren askatasuna eta kontsumitzaileen interesen defentsa, -gizarte osoarena-, modu faltsu eta gaiztakeriaz kontrajarri nahi izana onartezina dela uste du Jaurlaritzak.

Jaurlaritzak, bi aldeen berme emaile den neurrian, ez du inoiz egin ezta egingo ere.

Horrexegatik, zenbait sindikatuk beraien krispazio, liskar eta ezetzaren estrategia justifikatzeko, gertatutakoa aitzakitzat hartu eta erabili nahi izana deitoratu du Jaurlaritzak.