|
Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikotik jakinarazi nahi dizugu Eusko Jaurlaritzako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako lizitazio publiko zenbait argitaratuko dela laster.
Zure erosotasunerako, lizitazio prozesua Internet bidez egin dezakegu Kontratazio Publiko Elektronikoaren Sistema erabilita.
Aste gutxiren buruan jakinaraziko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak espediente hauek kontratatzeko lizitazioa:
- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak:
- Enpresa bat kontratatu 2008. urtean zehar irratiz zein telebistaz publizitatea egiteko iragarkientzat tokia planifikatu eta erosteko eta, era berean, argitaratuko diren kontsumo eta segurtasun aholkuei egokitu zaizkien bitarteak planifikatzeko.
- Euskal Turismoaren 2008.urteko Festa antolatu, prestatu eta burutzeko.
- Informatika materiala erosteko.
- Egutegi bat egin eta banatzeko.
- Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak:
- Euskadiko Erkidego Autonomoan babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko estrategia finkatu eta aukerako orubeen azterketa.
Bestealde, une honetan lehiaketa elektronikoko aplicazioan indarrean dauden espedienteak honako hauek dira:
- Osakidetza:
- Kateterrak, Infusio Tresnak eta ateratze Tresnak erosteko da.
Espediente horiek Lizitazio Elektronikoaren bidez egin daitezke, beraz, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak lizitazio elektroniko sistema erabiltzera gonbidatzen ditu espedientea interesatzen zaien enpresak, modurik erosoena eta seguruena baita.
Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko informazio guztia web gune hauetan dago: www.kontratazioa.info edo www.euskadi.net/kontratazioa/
Era berean, gogorarazi nahi dizugu Kontratazio Elektronikoko Erabiltzaileen Zentroa zure zerbitzura dagoela 012 zenbakian (Zuzenean) eta horko teknikariek lagun zaitzaketela lizitazio elektronikoaren prozesuan.
Eusko Jaurlaritzak bere balizko hornitzaileen artean kontratazio elektroniko motak hedatzeko gogoa duela adierazi nahi dizugu berriro ere, eredu hori Administrazioarentzat eta Euskal Enpresentzat ona izango delakoan.
Informazio gehiago
|