Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Azken eguneratzea: 2008/04/03
Eusko Jaurlaritzak Kontratazio Elektronikoaren Erabiltzaileentzako Arreta Gunearen ahalmena handitu egin du.
Duela bi urtetik hona, Eusko Jaurlaritzak lanean dirau Enpresek kontratazio elektronikoa beraien borondatez onartu eta erabili dezaten. Urrats berri bat jorratuz, hemendik gutxira soil-soilik elektronikoki erabili ahal izango diren lehen bi espedienteak argitaratuko ditu.

Lehiaketa elektronikoaren derrigorrezkotasuna poliki-poliki beste espediente mota askotara zabalduko da. 

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Kontratazio Elektronikoaren Erabiltzaileentzako Arreta Gunearen ahalmena handitu egin du.

Zuzenean, Eusko Jaurlaritzaren Hiritarrentzako Arreta Zerbitzua, da telefonoz nahiz posta elektronikoz kontsultak egiteko sarbidea.

Honako hauek dira Zuzenean delako zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bideak:

- 012 telefono zenbakia markatu behar dute Euskal Autonomia Erkidegotik deitzen dutenek.

- 945.01.80.00 telefono zenbakia, berriz, Estatuko beste edozein tokitatik deitzen dutenek.

- Honako hau da Interneteko helbidea: www.euskadi.net

- Eta hau, posta elektronikoko helbidea: laguntzakpe@ej-gv.es