|
Eskualdeko profesionalek prestakuntza eremuan planteatu dituzten premiei erantzuna emateko eta formakuntz eskeintza hobetzeko helburuarekin, Bilbo Eskualdeak IV Prestakuntza Jardunaldiak egingo ditu Bilbo Itsadarra Itsas Museoan laugarren urtez jarraieran ekainaren 3,4 eta 5ean.
Jardunaldi horiek planteatu ditugu, alde batetik, Eskualdeko Prestakuntza Planaren osagarri gisa eta, bestetik, BiEko mota ezberdinetako profesionalen arteko topaketa-foro legez.
Jardunaldiak egitaratu dira profesionalak tailerretara eta txostenetara joateko moduan, eta espero dugu eguneroko jarduerarako interesgarriak izango direla.
Gertakizunaren antolaketa errazteko eta jarduerak garatuko diren instalazioen edukiera mugatua denez, eskatzen dizuegu lehentasunezko ordenaz hautatzeko joateko interesa dituzuen jarduerak (ikus honekin batera bidalitako egitarauan). Aurten, berrikuntzarik nagusiena izena emateko modua da, soilik Bilbo Eskualdeko intranetaren bitartez egin daitekelako maiatzak 16raino. Izena emateko, intranetaren aurkezpen orrian agertzen den irudiaren edo Personas/IV jornadas de Formación atalaren bitartez egin dezakezue:
Inskribatu ondoren, zuen mailean izen ematearen behin behineko baieztapena hartuko duzue.
Inskripzio epea bukatu ondoren, behin betiko izen ematearen baieztapena zuen mailean jasoko duzue.
Etorreraren Ziurtagiria eta dokumentazioa jarduera bakoitzaren hasieran emango dira.
Espero dugu edizio hau zure gustukoa izatea eta etortzeaz gain hobetzeko iradokizunak ere egingo dituzula. Zalantzarik edo galderarik izatekotan, Bilbo Eskualdeko posta elektronikoa daukazue: FORMAKUNTZA.COMARCABILBAO@osakidetza.net
Bilbo Eskualdeko Etengabeko Prestakuntza Batzordearen izenean, agur bero bat.
Material Lagungarria:
|