Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila

Ingurugiro Osasuna: Kontsumo urak

 

Kontsumitzaileentzako informazioa

Baso ur baten irudia.Ura ondasun urria da eta bizitzarako funtsezko baliabidea; beraz, garrantzi erabakigarria dauka osasunerako. Uraren horniketa sistemen inguruan erakunde gestoreen ahaleginei ingurumen eta osasun administrazioena gehitzen zaie, bai herri mailakoena eta bai Europako Elkarte mailakoena.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan kalitate egokiko baliabide hidrikoak dauzkagu giza kontsumorako uraren produkziorako. Normalean, urari hainbat tratamendu eta desinfekzio prozesu ezartzen zaizkio, kontsumitzaileei banatu aurretik, kontsumorako egoki bihurtzen dutenak. Horniketa sistemak beren titularrek eta Osasun Sailak kontrolatzen dituzte.  Ura analizatu egiten da banatu aurretik eta banatu bitartean.

Analisien mota, kontsumoko ura analizatu behar den gutxieneko maiztasuna eta onartzen diren kutsatzaileen gehieneko mugak europar legeriaren arabera ezarri dira Europako Elkartearen eremu guztirako.

Euskadiko herri gehienetako kontsumoko ura kalitate organoleptiko handikoa da, berme sanitario altua dauka eta europar eta espainiar araudian ezartzen diren baldintza guztiak betetzen ditu.

Gai Interesgarriak:


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/11/23