Sailari dagokion kudeaketa ekonomiko eta aurrekontuzko jarduera egitea.
Sailari atxikitako pertsonala administratu eta kudeatzea, horretarako Euskal Funtzio Publikoaren Legeak, bere 10. artikuluan, zehazten dituen eskumenak erabiliz.
Sailak egindako pertsonal-aurreikusmenak ebaluatzea eta saileko plantillak eta lanpostuen zerrenda egiteko proposamenak betetzea.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP) izenekoaren elkarlanean, pertsonalaren prestakuntzako eta hobekuntzako planak eta programak bultzatzea.
Organo eskudunek pertsonalari buruz lortutako akordioen eta hartutako ebazpenen berri behar den moduan ematea saileko zerbitzuei, eta akordio eta ebazpen horiek betetzen diren ala ez zaintzea.
Proposamenak prestatzea saileko zerbitzuen barne-antolamenduari, arrazionaltasunari eta informatizazioari buruz eta bertako lan sistemei eta metodoei buruz, saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunekin koordinatuta.
Sistema informatikoei buruz Osasun Sailari dagokion kudeaketa administratiboa zuzendu eta koordinatzea, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekin egin behar diren hitzarmenak sartuta.
Lanpostuen banapen fisiko eta hornidurarekin eta erreforma-lanekin erlazionatutako saileko unitateen jarduerak zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai horretan esleitutako eskumenen kaltetan joan barik. Saileko bulegoen barne-erregimena eta baita ere sailari atxikitako ondarearen eta ondare horren horniduraren administrazio eta kontserbazioa atenditzea eta zaintzea.
Erregistro Nagusia, Artxiboa, Liburutegia eta saileko gainerako dokumentazio-zentroak antolatu eta zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunei dagozkien eskumenen kaltetan joan gabe.
Euskal Herriko Ogasun Nagusiari, Antolamenduari edo Informatikari dagozkien gaiekin erlazionatutako eskumenak kudeatzea, baldin eta komunak badira, sail guztietarako direlako.
Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaien igorpena izapidetzea.
Administrazioaren erreforma eta eraberritzeko arloan organo eskudunak emandako iniziatibak eta jarraibideak garatzeko eta gauzatzeko behar den euskarria bermatzea, sailaren jardute-eremuaren barruan.
Saileko kontratazio-organo ohikoa izatea, saileko beste organoei gai horretan espezifikoki ematen zaizkien ahalmenen kaltetan joan barik.
Saileko gastuei baimena ematea, indarrean dagoen legediak ezarritakoaren arabera, 18.000 eurora heldu arte. Kantitate horretatik aurrera, gastuaren aurre-onarpena Osasun sailburuak eman behar du.
Kontratazio-arloko idatz-zati hau ez da aplikatuko, saileko beste organo batzuek eskumena dutenean.
Osasun Saileko Lan segurtasun eta osasuneko Unitatea sortu, zuzendu eta koordinatzea, 78/2000 Dekretuak araututakoaren arabera.
Aurreko idatz-zatietan aipatutakoekin zerikusia dutela, emango zaizkion beste eginkizun guztiak.