Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila
Azken eguneratzea: 2008/07/07
Irudi erradiologikoaren gestiorako proiektu orokorra
Osasun Sailburuak proiektu bat aurkeztu du Bilbon, Osakidetzan erradiologiako irudien digitalizaziorako berrikuntza teknologiko bat garatzeko. Paziente bakoitzak bere historial kliniko erradiologiko bakarra eduki ahal izango du EAEan, hamabi milioi euroko inbertsio batekin martxan jarri den proiektu honi esker.

Osakidetzak martxan jarri du garapen teknologiko eta berrikuntzako proiektu handiguratsu bat "Irudi Erradiologikoaren Gestiorako Proiektu Orokorra" deritzona. Bere lehen fasean hamabi milioi euroko aurrekontu batez zuzkitua, proiektu honek ahalbidetuko du paziente bakoitzak Historial Erradiologiko Kliniko Bakarra edukitzea EAEan, eta hor jasoko dira era indibidualizatu eta zehatzean egin zaizkion azterketa erradiologiko guztiak. Artxibo informatiko hau erabilgarri egongo da pertsonal baimenduarentzat une oro eta euskal sare sanitario publikoko edozein lekutan...(Testu osoa ikusi (pdf, 40 KB))