Osasun sailburuari laguntzea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko Administrazio Kontseiluko lehendakari den aldetik dituen eginkizunetan, bai eta bileren aurretiko lan teknikoak prestatzea eta sailburuordetzako lanari laguntza teknikoa ematea.
Euskadiko Sistema Sanitarioaren kalitateari eta hobekuntzari buruzko ikerlanak eta proposamenak egitea.
Gizarte-zerbitzuetan erantzukizuna duten organismo eta erakundeekin lankidetza-hitzarmenak bultzatu eta proposatzea, atentzio soziosanitarioko politikak betetzeko.
Azterlanak eta tresna berrien diseinurako ekintza-proposamenak egitea, Euskadiko Sistema Sanitariaori atxikitako baliabide sanitarioen kudeaketa hobetzeko.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileentzako euskalduntze eta hizkuntza-normalizazio planak eta programak, enteak berak bideratu beharrekoak, gainbegiratzea.
Tutorego orokorra gauzatzea, zerbitzu sanitarioen erabiltzaileek euren eskubideak erabili eta euren obligazioak bete ditzaten.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen garapena sustatu eta bultzatzea, Osakidetza Ente Publikoko organo eskudunekin baita Osasun Sailarekin ere koordinaturik, gaiaren arabera.
Profesio sanitarioak hobetzeko eta garatzeko diren ikerlanak eta proposamenak egitea.