Antolamendu teknikoarekin, erregistroarekin, zerbitzu-katalogazioarekin, zentro eta establezimendu publiko zein pribatuekin erlazionatutako administrazio-jarduketak garatzea .
Administrazio Sanitarioari dagokion antolamendu tekniko eta profesionaleko jarduera garatzea, aseguru libreko erakunde, mutua, erakunde laguntzaile, lan-arriskuen prebentzio-zerbitzu eta beste zentro sanitario batzuen aldetiko zerbitzu-prestazioari buruz.
Irakaskuntza eta prestakuntza sanitarioa sustatzea.
Egiaztatze tekniko eta profesionaleko jarduera gauzatzea.
Publizitate sanitarioa kontrolatzea.
Ikerketa sanitarioa sustatu eta planifikatzea.
Prozesu eta teknologia sanitarioen ebaluazioarekin eta auditoriarekin erlazionatutako administrazio-jarduketak garatzea.
Prestazio sanitarioen zorroari buruzko eta biztanleriaren osasun-beharrizanak atenditzeko behar diren baliabideei buruzko jarraibideak eta irizpide estrategikoak proposatzea.
Asistentzia-planak proposatzea, baita bide estrategikoak eta sanitate-irizpide orokorrak ere zerbitzu sanitarioak kontratatzeko.
Lehentasuneko erantzukizuna gauzatzea Euskadiko Osasun Plana osatzen duten osasun-helburuak proposatzerakoan, baita kontrol sanitarioko adierazleak proposatzea eta betetze-mailei buruzko ebaluazio-txostenak egitea.
Zentro sanitario eta publizitate sanitarioari buruzko zigor-prozedurak ebaztea, arau-hausteak arinak eta larriak direnean.
Establezimenduak ixteko edo etenarazteko zigorrik ez duten neurri ablatorioak hartzea, zuzendaritzako arloetan.