- Osasun publikoa dela eta,
sailak prestatzen dituen programak eta ekintzak
gauzatzea. Hori aurrera eramateko, osasun-barruti
bakoitzean indarrean dagoen lurralde antolamenduaren
egitura hartuko da kontuan, eta beharrezkoak diren
ekintzak egingo dira ikuskaritzari eta
osasun-kontrolari dagokienez.
- Jarduteko baimen
administratibo-sanitarioak ebaztea, Elikagaien
Sanitate Erregistro Orokorrean inskribatu beharrik
gabeko jardun, industri eta establezimenduen
kasuetan.
- Osasun
publikoko gaietan, zentro sanitarioetan, antolamendu
farmazeutiko eta publizitate sanitarioan gertatutako
arau-hausteengatiko zigor-prozedurei hasiera ematea,
prebentzioko edo kautelako neurriak hartuz,
establezimenduak ixteko edo eteteko neurriak barne;
eta zigor-prozedura guztiak izapidetu eta
izapidetzea, administrazio-unitate berezi
legez.
- Herritar ororentzat
ziurtatzen diren osasun-prestazioen estaldurari
eusteko egin behar diren egitekoak gauzatzea, hala
nola:
- Indarrean dagoen osasun-sistema
publikoko altak eta baxak izapidetzea eta ebaztea,
eta Euskal Autonomia Erkidegoko aseguramenduko
erregistro nagusia eratzeko beharrezkoa den
kudeaketa egitea.
- Erabiltzaileek euren
osasun-barrutian dituzten zerbitzu sanitarioen
estalduraz, erabileraz eta sarbideaz behar diren
azterlanak egitea; jendearen satisfazio-mailari
buruzko informazioa baita zerbitzu sanitario
publikoetan nahiz itunduetan jaso diren kexak eta
erreklamazioak eskatu eta biltzea.
–
Asistentzia sanitarioagatik izandako diru-itzulerei
buruzko espedienteak izapidetzea, eta 19.000 eurora
arte eskatzen duten espedienteak ebaztea. Izapidetu
eta ebatzi ere egingo dira prestazio
ortoprotesikoari dagozkion
espedienteak.
– Aldez aurreko
homologazioa egitea eta, kontrataziorako berebiziko
organoa denez, osasun-zerbitzuak eskaintzeko itunak
izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea,
jarraipena egitea eta ebaluatzea zentro sanitario
eta ospitale pribatuekin, bai eta bestelako erakunde
eta antolakundeekin ere. Hori guztia kontratatutako
prestazioak euren osasun-barrutira doazenean,
sailean ezartzen diren jarraibide eta irizpideen
arabera.
– Programa-kontratuen itunak
izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea,
jarraipena egitea eta ebaluatzea Osakidetza-Euskal
Osasun Zerbitzua Ente Publikoko zerbitzu sanitarioen
antolakundeekin. Horretarako, sailean ezartzen diren
norabide eta irizpideei jarraituko
zaie.
– Zerbitzu sanitarioen
kontratazio-espedienteak izapidetu, jarraitu eta
ebaluatzea, beren ebazpena Osasun Sailburuordetzari
dagokionean eta organo horrek emango dituen
instrukzioekin bat
etorrita.