Txartela on line eskuratzeko lehenengo formularioa bete behar duzu, horretaz gain, tasaren ordainketa nola egiten duzun ere aukeratu beharko duzu (sukurtsal edo kutxazain bidez edo on line bidez) eta baita txartela non jasoko duzun ere (bulego batean edo zure etxean). Aukera horiek aukeratutako txartelaren araberakoak dira.
Aukera ezazu dagokizun formularioa eta bertan zure datu pertsonalak bete itzazu:
GAZTEENTZAT, GAZTE-TXARTELAREKIN EDO EURO<26 AGIRIAREKIN
Adina: 14 eta 26 urte bitartean
Tasa: 2,5 euro
GAZTEENTZAT
Adina: 14 eta 30 urte bitartean
Tasa: 5 euro

HELDUENTZAT
Adina: 30 urtetik gora
Tasa: 11 euro

FAMILIENTZAT
16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea
Tasa: 22 euro

TALDEENTZAT
Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne (irakurri eskakizunak Modalitateak atalean)
Tasa: 15 euro

GAZTERIA ETA GIZARTE-EKINTZA ZUZENDARITZAKO GAZTE-ELKARTEEN ERRODAN IZENA EMANDAKO TALDEENTZAT
Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne
Tasa: ez da ordaindu behar tasarik (txartel hau doan eskuratzeko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako Gazte-elkarteen Erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da)
Atzerritarra bazara, aterpekide-txartelik ez baduzu eta pasadizoan bazaude hemen, ongietorri-seiluak (welcome stamps) eros ditzakezu aterpetxean bertan, eta horrek ostatu hartzeko eskubidea emango dizu. Behin-behineko txartel bat da. Aterpekideak seiluak erosi behar ditu, gauero bat edo denak batera. Sei seilu dituenean, txartel baten balioa hartzen du. Txartel horrek 12 hilabete irauten du, lehenengo seilua erosten denetik. Seiluak nazioarteko aterpetxeetan ematen dira eta ongietorri-seilu bakoitzeko tasa 3 eurokoa da.
Gainera, txartelak ematen dituzten Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako gazteentzako informazio zerbitzuetan edo REAJek Euskadin dituen gazte-aterpetxeetan ere lortu ahal duzu aterpekide-txartela
Ordainketa:
- Kutxazainetan edo eta banku eta aurrezki kutxetako bulegoetan. Ondoko aurrezki kutxa eta bankuetan egin dezakezu ordainketa:
- BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa, "la Caixa", Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Guipuzcoano eta Santander Central Hispano.
Zure ordenagailuan izango duzun banku likidazioa inprimatu beharko duzu eta aipatutako finantza bulegoetan aurkeztu.
- On-line bidezko ordainketa. Aukera hau txartela internet bidez eskatu bada erabil daiteke. Modu honetako ordainketa txartel bat baduzu edo eta on-line bidezko bankua baldin baduzu egin ahal izango duzu. Ondorengo finantza entitate hauekin erabili dezakezu aukera hau:
- BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa "la Caixa" eta Banco Guipuzcoano.
Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik kontsultatu Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako gazteentzako informazio zerbitzuetan edo REAJek Euskadin dituen gazte-aterpetxeetan. Gogoratu ordainketa egin ondoren ezin duzula eskatu tasa itzultzeko
Txartela jasotzeko
Ondorengo bi modutan jaso dezakezu zure txartela:
- Posta bidez. Txartela 8 egunen buruan etxean jaso nahi baduzu, erabili ezazu aukera hau. (Aukera hau aterpekide-txartel heldua, gaztea gazte-txartelarekin eta aterpekide-txartel gaztea modalitateetan dago. Azken bi horietan, eskatzaileak adina eta baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du).
- Edozein banaketa puntuentan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako gazteentzako informazio zerbitzuetan). Txartela jasotzeko, ezinbestekoa da adina eta baldintzak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztea. REAJek Euskadin dituen gazte-aterpetxeetan ere jaso dezakezu zure txartela.
|