Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

MIREN AZKARATE VILLAR


    Donostian jaioa 1955eko azaroaren 27an. Ezkonduta dago eta bi alaba.

    Filosofia eta Letretan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea)

    Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatean irakurria)

    Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Campusean irakasle, Euskal Filologian, 1978-1988 bitartean. Morfosintaxia eta Lexikologia irakasten.

    Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle 1988az geroztik. Euskal Filologia saileko irakasle titularra 1991z geroztik.

    Morfologia eta sintaxia landu ditu batez ere ikerlanetan, nahiz argitalpen, nahiz kongresuetan aurkeztutako lanetan.

    Euskaltzain oso 1992az geroztik, Jagon Sailburu izan da 1995-2000 urteetan. Gramatika eta Euskara Batuko batzordeetako kide da.

    Euskara errektoreorde izan da Euskal Herriko Unibertsitatean 1996-1997 urteetan Pello Salaburu errektore zela, eta Irakasleen errektoreorde, 1997tik 2000ko martxoa arte.

 

Azken eguneratzea: 2005/09/27