Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

 

Titularra: Ignacio Murguia Mañas
CAMINO DE LA DINAMITA, S/N
48903 BARAKALDO (BIZKAIA)
Tlf.: 944032190 Ext. 32190
Faxa944032100

Organigrama
Organigrama bersio grafikoa

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Zuzendaritza NagusiaIgnacio Murguia Mañas

Egintza arloak

  • Laneko istripu eta gaixotasunen arrazoiak eta eragileak aztertu eta ikertzea, prebentzioari buruzko ikerketak eginez eta neurri zuzentzaileak proposatuz. Egindakoaren berri emango zaio Lan-Agintaritzari. Industri segurtasunari buruzko irizpenak emango ditu, eskuduntzadun agintariek eskatuz gero.
  • Laneko estatistikei buruzko argibideak eta datuak aztertu, landu eta prestatzea eta estatistikak egin, aztertu eta baloratzea Autonomia Erkidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Legean ezarritakoaren arabera. Era berean, Estatuan eta Europako Erkidegoan laneko segurtasun eta osasunaren arloan datuak biltzeko proiektatzen diren bateratutako informatika–programak garatzen eta prestatzen lagunduko du.
  • Lanean sortutako gaixotasunak eta langileen osasunean laneko arrisku eragileek izan dezaketen eragina ikertzeko epidemiologia-zaintzarako sistema ezartzea, Osasun Sailak osasun–informaziorako emandako norabideei jarraituz.
  • Laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko metodoak eta teknikak ikertzeko programak egin, sustatu eta garatzea.
  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, laneko segurtasun eta higieneari eta metodo ergonomikoei buruzko arauak, teknika aldetik araubidea aldatzeko ikerketak, txostenak eta proposamenak aurkeztea administrazioei, eta ikastunen, adineko langileen eta haurdunaldian edo edoskitzaroan dauden emakumeen laneko baldintzei buruzko gomendioak ematea.
  • Langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen neurrian, lanpostuen, lokalen, lantokien, lehengaien, tarteko eta azken produktuen inguruko azterketak eta txostenak egitea eta aholkuak ematea.
  • Indarrean dauden arauekin bat etorriz, lanen baldintza teknikoei, kontzentrazioen kopuruei, onartu litezkeen kutsatzaile-mugei eta horiek denak baloratzeko moduei buruzko azterketak, ikerketak, txostenak eta proposamenak aurkeztea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari eta, hala badagokio, industri segurtasunaren ardura duten agintariei.
  • Laneko segurtasun, higiene eta osasunari buruzko planak eta prestakuntza-ikastaroak programatu, antolatu eta bideratzea.
  • Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta osasuna sustatzeko ezagupenak eta arau praktikoak jakinaraztea lan-emaileei eta langileei.
  • Enpresetako segurtasun eta higienearen mailei buruzko kontrol orokorrak eta arlokakoak programatu eta garatzea, maila horiek igotzeko egin behar diren zuzenketetarako aholkuak emanez enpresetako legezko ordezkariei eta langileei.
  • Laguntza eta aholku teknikoa ematea enpresei, langileei, langileen elkarteei eta herri-agintariei.
  • Enpresek edo horko langileek, norbanakoaren osasunerako, zein osotasun fisikorako galgarri izan daitezkeen laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak larriki, zein behin eta berriro urratzen dituztenean, Lan-Agintaritzari jakinaraztea.
  • Enpresetako organo teknikoei aholkuak eman eta horien jarduna ebaluatzea, laneko segurtasun, higiene eta osasunaren arloaren inguruan.
  • Laneko materialen eta erabiltzaileen arteko lotura aztertzea.
  • Makineria, tresneria, lan-orduak eta lanaren antolaketa langileen gaitasun fisikoei, mentalei eta sentimen-gaitasunei egokitzeari buruzko azterketak egitea.
  • Ekoizpeneko eragiketak eta prozesuak eta lan-erritmoak edo jarduketa-mailak langileen gaitasun fisikoei, mentalei eta sentimen-gaitasunei egokitzeari buruzko azterketak egitea eta irizpenak ematea.
  • Emakume langileen haurdunaldian eta edoskitzaroan kaltegarriak edo osasunaren kalterakoak izan daitezkeen laneko baldintzak aztertu eta zaintzea, hala behar izanez gero, emakumeen lana epealdi horietako beharretara egokitzeko.
  • Langileen osasunerako ondorio kaltegarriak ekar ditzaketen lan-mikroklimaren eragileak zehaztea eta horiei aurrea hartzea.
  • Osasun-agintariek emandako norabideekin edo programekin bat etorriz, langileen osasuna zaintzea, horien osasunean eraginik izan dezaketen arrisku- eta kalte-eragileak goiz aurkitu eta banatzeko.
  • Osasun-agintariek emandako norabideen edo egitarauekin bat etorriz, prebentzioko politikaren plangintza egiteko tresna izango den laneko arriskuen mapa egitea.
  • Prebentzio zerbitzuen auditoriako edo kanpo ebaluazioko eginkizunak burutzen dituzten entitateen, prebentzio zerbitzuen euren eta EAEn lan arriskuei aurre hartzerakoan eginkizun sanitarioak garatzen dituztenen sanitate jarduerez indarrean dauden arauek egozten dizkion aginpideak eta indarreango ordenamenduak leporatzen dizkion eginkizunak erabiltzea.
  • Estupefazienteak, alkoholak eta tabakoak ere, laneko segurtasun eta osasunean duten eraginari buruzko azterlan eta txostenak eginez, lanaren eremuko drogamenpekotasunak zaintzea.
  • Laneko segurtasuna, higienea eta osasuna sustatzeko eta horien inguruan prebentzioko neurriak hartzeko beharrezkoak diren eginkizun guztiak burutzea.

Araudia

7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa. (EHAA 4; 94-01-07).

10/1997 Legea, ekainaren 27koa, Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Sortzeko Legea Aldatzekoa. (EHAA 142; 97-07-28).

191/2002 Dekretua, uztailaren 30koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko dena. (EHAA 164; 02-08-30).


Organo Kolegiatuak eta beste Administrazio Atalak

Ez zaio atxikitzen


Erakunde Autonomoak eta Ente Publikoak

Ez zaio atxikitzen


Sozietate Publikoak

Ez zaio atxikitzen


Erregistroak

Ez zaio atxikitzen


Egoitzak eta publiko arreta tokiak

Camino de la Dinamita, s/n
48903 Barakaldo (Bizkaia)
Tfno. (944) 03 21 90 Fax (944) 03 21 00

Maldatxo Bidea, s/n
20012 Do
nostia-San Sebastián
Tfno. (943) 32 66 05 Fax (943) 29 34 05

Pgno. Industrial Betoño
01013 Vitoria-Gasteiz

Tfno. (945)


Webguneak

OSALAN