Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Zuzendaritza Nagusia

 

Titularra: Ignacio Murguia Mañas
CAMINO DE LA DINAMITA, S/N
48903 BARAKALDO (BIZKAIA)
Tlf.: 944032190 Ext. 32190
Faxa944032100


Egitekoak
  • Erakundearen zentro, zerbitzu eta unitate guztien jarduera zuzentzea, jarduera hori programa eta proiektuetako helburuak lor daitezen bultzatuz eta Osalaneko helburuak bete daitezen bideratuz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak emandako jarraibideen arabera eta Kontseilu Nagusiaren erabakien arabera.
  • Osalaneko langilearen buruzagitza gorena izatea, langileengan ekimena eta partehartzea eraginez, eta erakundearen helburu eta jardunetan eurek ere erantzukizun proportzionala har dezatela eraginez. Langileen prestakuntza jarraikorra zaintzea eta euren lanbidean gora egin dezatela erraztea.
  • Osalaneko aurrekontuen aurre-egitasmoa egitea eta idaztea, Kontseilu Nagusiari eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari aurkezteko.
  • Osalanen gastuei baimena ematea eta ordainketak agintzea, bai eta erakundearen ekonomia-eskubideak administratzea, kudeatzea eta gauzatzea ere, dagozkion arauetan ezarritakoaren arabera.
  • Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen kontratazio organo legez aritzea.
  • Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea legez ordezkatzea.
  • Osalaneko programak betetzeko, Kontseilu Nagusiari nahitaez irizpena eskatuta, hitzarmenak eta akordioak izenpetzea erakunde publiko eta/edo pribatuekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan ezarritako arau orokorren esparruan.
  • Ekintzen urteko txostena gauzatzea, urteko lehen hiruhilabetekoan Kontseilu Nagusiari bidaltzeko.
  • Osalanen urteroko Kudeaketa Plana Kontseilu Nagusiari aurkeztea, Erakundearen estrategiako programak eta proiektuak oinarri hartuta.
  • Laneko osasunaren alorrean Osasun Sailak proposatutako jarduketarako programa onartzea, aurkezten denetik hasita bi hilabeteko epean eta Kontseilu Nagusiak txostena egin ondoren, hain zuzen ere urteroko Kudeaketa Plana Kontseilu Nagusiak onartu eta gero programa plan horretan sartzeko.
  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, Osasun Sailari eta Kontseilu Nagusiari beren eginkizunak betetzeko behar duten adina argibide ematea.
  • langileen osasunerako galgarri izan daitezkeen laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak larriki edo behin eta berriro urratuz gero, Lan-Agintaritzari jakinaraztea.
  • Proposamenak hasierazi eta izapidetzeko ardura duten unitateetatik datozen proposamenei erabakia ematea, Erakundearen eginkizunei buruzko espediente administratiboetan. Dekretu honetako gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean agindutakoa salbuespen izango da.
  • Osalaneko langileei baimena ematea foru, batzorde edo erakunde aholkularietan parte hartzeko, partaidetza horrek Erakundearen maila baldin badauka.
  • Osalani jarritako helburuak betetzeko beharrezkoak izanda, beste organoren batzuei izendatu ez zaizkien aginpideak gauzatzea.