Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/03/13
2007. urtean Elebide - Hizkuntza-Eskubideak bermatzeko Zerbitzuak 248 intzidentzia erregistratu ditu
Intzidentzia guztietatik, 152, hau da, %61 e- mail bitartez aurkeztu ziren.

Gaur goizean Donostian, prentsaurrekoan aurkeztu dute ELEBIDE, Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzuaren 2007ko jarduera-txostena.

Prentsaurrekoan izan dira Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Jose Antonio Rodriguez Ranz, Euskara Sustatzeko zuzendaria, eta Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaria.
 
Herritarren kontsultak, kexak eta iradokizunak jasotzea du helburu ELEBIDEk, herritarrei babesa ematea eta hizkuntz eskubideak errespetatzeko arazoak dituzten entitateei laguntza espezializatua eskaintzea, euskal gizartean hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen.

2007. urtean Elebide - Hizkuntza-Eskubideak bermatzeko Zerbitzuak 248 intzidentzia erregistratu ditu. Intzidentzia guztietatik, 152, hau da, %61 e- mail bitartez aurkeztu ziren eta 74, -%30- telefonoz. Hemezortzi herritarrek posta arrunta hautatu zuten eta lau bakarrik etorri ziren bere kabuz Elebideren bulegoetara.

Kontuan hartuz herritarrek erabilitako aurkezpen-bidea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bide telematikoaren eskaintza hobetzea erabaki du. 2008ko apirilaren 1etik aurrera, aplikazio berri bati esker, Elebiden garatu diren prozeduren kudeaketa automatizatua hobetzeaz gainera, herritarrenganako harreman integralerako bide berri bat egokituko da Elebideren web orriaren bitartez. Halaber, Zuzenean zerbitzuko 012 telefono bitarteko arreta zerbitzua ere indartuko da.

2007. urtean, Elebidera jo duten herritarren %84k kexak aurkeztu dituzte beren hizkuntza- eskubideak urratu direlako. Erregistratutako 248 gorabeheretatik, 207k tipologia horri erantzuten diote. Orobat, 38 kontsulta, bi iradokizun eta eskari bat aurkeztu dira.

Jarduera-txosteneko datuak osoki kontsultatzeko: www.euskara.euskadi.net/elebide

Donostia, 2008ko martxoaren 13an