Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/05/09
Radio Euskadin Ganbara saioan Lehendakariari egindako elkarrizketa
Elkarbizitzarako Hitzarmen Politiko bat lortzeko Lehendakariaren Proposamena Zapatero Presidenteari
Proposamena 'irekita' dagoela azpimarratu du eta 'hutsune guztiak bete gabe' daudela
Elkarrizketarako prozesu bati hasiera eta indarkeriari amaiera emateko akordio politiko bat proposatu dio Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Zapatero Presidenteari, alderdi guztien artean Elkarbizitzarako Hitzarmen Politiko bat lortzeko asmoz. Izan ere, akordioa Eusko Jaurlaritzan berretsiko lukete eta, gerora, Lehendakariak eta Espainiako gobernuaren presidenteak deituriko erreferendum batean berretsi beharko lukete herritarrek.
Lehendakaria, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan.
Lehendakaria, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan.

Radio Euskadiren Ganbara saioan egindako elkarrizketa batean, eta ETBn eskainita, Zapatero Presidenteari Elkarbizitzarako Hitzarmen Politiko baten proposamenaren edukia jakinarazi du Lehendakariak, biek hilaren 20ean Moncloa Jauregian egingo duten elkarrizketari begira.

"Mahai gainean jarri dudana argi dago. "Alderdi sozialista sinatzeko prest zegoena, sinatu dezagun, biok. Nik Legebiltzarrera eramango dut berretsi dezaten, eta ondoren gizarteari deialdia egingo diogu, batera. Deialdi hori kontsulta baterako izango da, eta kontsulta horretan berretsi egingo da euskal alderdi politikoek hemendik eta 2010eko bigarren zatira arte, sinatutakoan oinarrituta, euskal gizarteak erreferendumean bozkatuko duen proiektu juridiko-politiko bat egingo dutela", baieztatu du Ibarretxek.

Herri galdeketari buruzko legalitatearen inguruan galdetu diotenean, Lehendakariak errepikatu du "erabat legezkoa eta den kontsulta bat eta proposamen irekia eta malgua" dela. Era berean, Andaluzian eta Katalunian planteatutako galdeketei buruz hitz egitea "legezkoa" denaren kontraesan agertu du, Euskadin egiten diren bitartean konstituzioaren aurkakoak direla esatean.

Euskal gizartearen erantzunari beldurra

Ibarretxek azpimarratu du batzuk beldur direla "ez hainbeste euskal gizarteari galdetzeagatik, baizik eta herritarren erantzunagatik eta, halaber, Madriletik zer egin zezakegun ala ez esatea onuragarria ez dela esan du. "Gizarte heldua gara eta gaitasun, legezkotasun eta legalitatea daukagu herritarrei galdetzeko", bere hitzetan.

Zapatero Presidentearekin egingo duen hurrengo bilerari dagokionez, hilaren 20ean, Lehendakariak esan du "erabat irekita" dagoela eta, lauki guztiak betetzeko" daudela. Halaber, "elkarrizketarako borondatea dagoela zaila da sinestea" adierazi du, alderdi sozialistaren bozeramaileen adierazpen batzuk kontuan hartuta, "honek ez duelako ezertarako balio eta ez dakitela zertarako joango naizen Moncloara esatean". Ildo horretan, "Espainiako gobernu batek, guztiek egin duten bezala, ETArekin hitz egiteko, akordioa egiteko eta sinatzeko aukera baino ez dagoela pentsatzen jarraitzen badu, eta ez Lehendakariarekin eta euskal erakundeekin, ETAri emango dio aukera politika zuzentzeko. Eta, ez dugu inoiz amaituko akordioa lortu behar dugula onartzen ez badugu".

Ibarretxek behin eta berriz errepikatu du bere asmoa "Zapaterorekin akordioa lortzea" dela. Lehendakariak eskua luzatu du, baina elkarrizketa ez badute onartzen, amaierara arte helduko da. "Erabat prest nago, eskua elkarrizketarako luzatuta, baina ez badute elkarrizketa hori onartzen, ez gara geldituko, aurrera jarraituko dugu, nik nire hitza beteko dudalako", azpimarratu du.

Halaber, Iñigo Urkullurekin bat egin du "gizarteratze eta informazioa" beharrezkoa dela esatean bere proposamenaren aurrean, besteak beste, "behin betiko agerian uzteko esaten ari diren gezurrak galdeketa independentista dela esatean".

Hauteskundeak aurreratzea

Legealdia ez amaitzeko eta hauteskundeak aurreratzeko aukera galdetu diotenean, Ibarretxek nabarmendu du "harrigarria" dela hauteskundeak egon gabe hautagai bat izatea, Patxi Lopez sozialista aipatuta eta, hauteskunde-autonomikoen deialdiaren pausoak bere proposamenean ezin hobeto markatuta daudela. "Gauzak uneak une gertatuko dira eta hauteskundeak egin behar direnean egingo dira, proposamenaren konpromisoak gertatzen diren bezala. Une honetan lehen pausoan gaude, hots, Espainiako Presidentearekin akordioa lortzea", azpimarratu du.

Elkarrizketaren beste une batean eta saioan egon diren kazetarien galderei erantzutean, Lehendakariak ziurtatu du "EAJren babes osoa" sentitzen duela. "Egingo dudan guztia nire alderdiaren eskutik egingo dut, baita Eusko Jaurlaritzan lanean gauden alderdiekin, EA eta EB alderdiekin batera egingo dut", esan du Ibarretxek, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiak egin zituen adierazpenen inguruan, hirukoa "agortuta" zegoela esan zuenean.

Kontzertu Ekonomikoaren blindajea

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak ebatzi du Euskal Autonomia Erkidegoak bere fiskalitate propioa ezartzeko eskumena daukala, zergen alorrean nahikoa autonomia baduela iritzita, eta, beraz, Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko aukera dago. Hala ere, Ibarretxek zuhur jokatu du, "auzitegiak hainbat aldiz gure alde egon direlako eta, gerora, helegiteak baino ez ditugu", Lehendakariak adierazi duenez. Halaber, Espainiako gobernu desberdinen eta autonomi erkidegoko gobernu batzuen jarrera ulertzen ez duela esan du Kontzertua "erasotzean", "ezta alderdi sozialista eta popularraren jarrera ere Euskadin defendatzean eta, gero, Espainiako gobernutik horren kontra egiten dute Madrilen gobernatzen egon diren bitartean".