Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/07/14
Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren osaketa zuzendu du
Euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenaren alde egin du Lehendakariak
Etxepare Institutua euskararen eta euskal kulturaren kanpo zabalpena xede duen erakundea da
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi duenez, XXI. mendearen hasieran, Euskadik 'inoiz baino gehiago mundura zabaltzea' behar du, beraz, euskararen eta euskal kulturaren kanpo zabalpenaren alde egin du. Lehendakariak Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren osaketa zuzendu du Lehendakaritzan egin den ekitaldian.
Lehendakaria eta Kultura Sailburua, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren kideen ondoan. (J.B.)
Lehendakaria eta Kultura Sailburua, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren kideen ondoan. (J.B.)

Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Institutuko patroi berrien aurrean egindako hitzaldian, Lehendakariak adierazi du "herri txiki honek, XXI. mendearen hasieran, inoiz baino gehiago jaldi hadi mundura esaera" jarraitu behar duela. Hori dela eta, euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpena ezagutarazteko eta hedatzeko ahalegina eskatu du. "Bidea irekia da, lurra emankorra da eta guztion laguntza beharko du. Hori egingo dugula hitzeman dugu", azpimarratu du Lehendakariak. 

Ibarretxeren hitzetan, "Euskara da gure nortasun zeinu nabarmenena, adierazgarriena eta bereizgarriena, eta gainera nortasun edo identitate zeinu hori positiboa da, integraziorako eta kohesio elementua delako eta dugulako. Beraz, alde batetik, euskara, euskal herriaren identitatearen funtsezko elementua, kanpoan sustatu, bultzatu eta hedatuko du Etxepare Institutuak".

Aniztasuna

Bestetik, kanpoko kultura-aniztasunari eta unibertsaltasunari irekita agertzeaz gain, euskal komunitateak bere identitate kulturalari eutsita proiektatuko du bere burua kanpora, bere adierazpen eta agerbide guztietan. Mitxelenak zioen bezala, "erdara ere hemengoa izanik" bi hizkuntzatan espresatzen den kulturari orain artekoa baino proiekzio handiagoa eman nahi diogu. Gure gizartea plurala da, baita hizkuntza kontuetan ere eta hori aberastasun iturri da. Eta aberastasun iturri delako ez diogu aterik ixten euskaraz bezala gaztelaniaz espresatzen den euskal kulturari.

Ildo horretan, Ibarretxek esan duenez, "zintzoki aitortuaz bi hizkuntza ditugula hemengoak, modu berean aitortzen da biak ez daudela oraindik ere maila berean. Batean eta bestean sortzen den kulturak ez dituela ez aukera berak ez eta zabalkunde bera ere. Horrexegatik, Etxepare Euskal Institutuak, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta bermatuz jardungo du".