Erabakia: Eusko Ikaskuntzari diru-laguntza bat ematen zaio, euskal inguru soziokulturalean dagoen kapital sozialari buruzko informazioa burutzeko.
Erabakia: Saharako Errepublika Arabiarrari 51 ibilgailu doan besterentzeko baimena ematekoa.
Erabakia: Añanako Udalarekin, Irungo Udalarekin eta Bilbao Turismo, S.A. sozietateari diru-laguntza zuzena esleitzekoa, Haran Gaziko meha-azpiegitura bazter utziak seguruak bilatzeko, udalerri horretako Irugurutzetako 1, 2, 3 eta 4 zenbakiko kaltzinazio labak garbitu, sendotu eta seguruak bilatzeko eta finantzatzeko, eta Merkataritzako Laguntza Teknikorako Kabineteak eratu edota mantentzeko laguntzak arautu eta ezartzeko hurrenez hurren.
Erabakia: Garapen Lankidetzarako 2008-2011 Plan Zuzentzailea eta 2008. urteko Plana onartzeko dena.
Erabakia: euskal ikus-entzunezkoen kanpo zabalpena bultzatzea xede duen Niniak egitasmoa onartzeari buruzkoa.
Erabakia: 5.000.000 euro baino gehiagoko gastua baimentzekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) udalen edo udal-erakundeen menpeko euskaltegiei dirulaguntzak eman diezaien.
Jaurlaritzaren Lehendakaritza:
JAURLARITZAK EUSKO IKASKUNTZARI DIRU-LAGUNTZA ESLEITZEN DIO EUSKAL INGURU SOZIOLKULTURAL ARLOKO KAPITAL SOZIALARI BURUZKO IKERKETA-PROIEKTUA FINANTZIATZEKO
Gobernu Batzordeak Eusko Ikaskuntzari 46.155 euroko diru-laguntza esleitzea onartu du, egun Euskal inguru soziokulturaleko kapital sozialari buruzko informazioa burutzeko.
2007an egindako lanak ahalbidetu du Nafarroako kapital sozialaren gaineko datuak ezagutzea. Bestetik, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak dituenekin eta Eusko Ikaskuntzak berak Iparralden aztertuko dituenekin batera, Euskal inguru soziokulturaleko kapital sozialari buruzko erabateko ikuspegia izatea ahalbidetuko dute.
Proiektuak Euskal inguru soziokulturalean dagoen Kapital Sozialari buruzko ikerketa bat du ardatz; betiere, metodologia kuantitatiboan oinarriturik. Hortaz, galdetegi egituratuaren teknikaren bidez, 1.100 Iparraldeko pertsonaz osatutako lagina jorratuko da ikerketarako pertsona-talde egokia abiapuntu hartuta eta biztanleria osoarentzako datuak atera daitezen.
Herrizaingo Saila:
SAHARAKO POLIZIARI ERTZAINTZAREN IBILGAILU EMATE BERRIA
Hemen erabiltzeari utzitako ehuneko erdi ibilgailuak izan dira baina oriandik polizien eginkizunetarako baliagarriak.
Gobernu Batzordeak gaur onetsi du, Ertzaintzak erabilitako berrogeita hamar bat ibilgailu Saharako Poliziari ematea. Egun, Ertzaintzak ez ditu ibilgailu, furgoneta, auto eta noranahiko hauek ibiltzen, baina oraindik oraintsu eratutako Saharako Errepublika Arabiarraren Poliziari baliagarriak izan dakizkioke. Gaur izenpetutako akordioak dio ibilgailuok Saharako Poliziak burutzen dituzten polizia eginkizunetarako soilik erabiliko direla.
2005eko otsailean, Javier Balza Herrizaingo sailburuaren bisita zela eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Saharako Errepublika Arabiarreko Gobernuak sinatutako lankidetza-hitzarmenak Tindufeko iheslari eremura jo zuen eta akordio horrek, beste hainbat arloren artean, 2006. urtean Arkauteko Akademian polizia buruek saharar poliziei prestakuntza ematea ekarri zuen.
Polizien prestakuntzarekin batera, administrazio biek adostu zuten Ertzaintzaren aldetik polizia-ibilgailuen lagapena non Saharako Polizia gazteak iheslari eremuen inguruan bere betekizuna egin ahalko zuen. Hortaz, azken urteotan Ertzaintzak hainbat ibilgailu-bidalketa burutu ditu Afrikako iparraldera saharauien esku uzteko.
Gaur Eusko Jaurlaritzak onartutako bidalketa berriak guztira, Mercedes markako 24 furgonetak, marka eta modelo desberdinetako 14 autok eta Nissan markako 11 noranahikok osatzen dute. Hauek guztiak, Ertzaintzan erabiltzeko moduan izan diren ibilgailuak badira ere, egun erabilera zikoak amaitutzat dute eta beste ibilgailu moderno batzuek ordezkatu dituzte. Egoera honen gorabehera, oraindik ere eta luzaroan eskain diezaiokete Saharako Poliziari zerbitzu eraginkorra. Horregatik, bidali baino lehen behaketa mekanikoak izango dira eta Ertzaintzaren automobil-ofizialeko langile teknikoek erabiltzeko moduan jarriko dituzte.
Aurrekoetan gertatu den moduan, Saharako Errepublika Arabiarraren Lagunen Elkarteko borondatezkoak izango dira Mediterranioko portu batera eramateko ardura izango dutenak, eta handik Argeliara ontziratuko dituzte lehorrez Tindufeko eremuetaraino bidaia amaitzeko.
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila:
AÑANA ETA IRUNGO UDALEKIN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAK ETA MERKATARITZA LAGUNTZA TEKNIKOARAKO KABINETEEN LAGUNTZAK
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Añana eta Irungo udalekin lankidetza hitzarmenak sinatzeari.
Irungo Udalarekin sinatuko den hitzarmenaren helburua honako hau da: udalerri horretako Irugurutzeko 1, 2, 3 eta 4 zenbakiko kaltzinazio labeak garbitu, sendotu eta seguruak bilakatzea.
Proiektua aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak 708 mila euro jarriko ditu datozen hiru urteetan.
Añanako Udalarekin egingo den lankidetza hitzarmenaren helburua berriz, Haran Gaziko meha-azpiegitura bazter utziak seguruak bilatzea da. Lan hauek garatzeko, Eusko Jaurlaritzak 750 mila euroko diru kopurua erabiliko du datozen hiru urteetan.
Merkataritza alorrean berriz, Merkataritzako Laguntza Teknikorako Kabineteak eratu edota mantentzeko laguntzak arautu eta ezartzen dituen agindua onartu du Gobernu Kontseiluak. Agindu honetan Merkataritzako Laguntza Teknikorako Kabineteen tipologiak zehazten dira, hain zuzen ere lakidetzako proiektuetara bideratuz. 2008garren urteko deialdiaren aurrekontua 750 mila eurotik gorakoa izango da.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila:
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN PLAN ESTRATEGIKO ETA ZUZENTZAILEA 2008-2011
Testuingurua
2007ko otsailaren 22ko Garapenerako Lankidetzaren Legeak 17. artikuluan xedatzen duenez, garapenerako lankidetzako plan estrategikoa eta plan zuzendaria landuko dira, besteak beste euskal lankidetzaren helburuak, tresnak eta proposamen operatiboak definitzeko, geografiaren eta arloen arabera lehentasunak zehazteko baita aurrekontu-beharrak ere.
Euskal lankidetza
- Honakoetan oinarritzen da:
o tokiko garapen ekonomikoa,
o heziketa,
o osasuna,
o emakumeen ahalduntzea,
o oinarrizko azpiegituren garapena,
o tokiko agintea eta
o giza eskubideak.
- Lankidetza jarduerak finantzatzen ditu Asian (% 7), Afrikan (% 21), Hego Amerikan (%31) eta Erdialdeko Amerikan eta Kariben (% 41).
Lankidetza plana:
Helburua:
Plan honen helburua da identitate eraldatzailea, koherentea, koordinatua eta kalitatezkoa izango duen garapenerako lankidetza-politika finkatzea, egiturazko pobrezia ezabatzen oinarritutakoa.
Plan honen apustuak:
1. partaidetza, sareak finkatzea, eragin politikoa eta garapenerako hezkuntza, Iparraldearen-Hegoaldearen arteko harreman berrien ardatz bezala.
2. lankidetzan protagonista direnen sendotzea.
3. bidezko garapen proposamenak abiaraztea, garrantzi handikoak eta kalitatezkoak.
Plan honek, besteak beste:
- Eusko Jaurlaritzak bultzatutako lankidetzarako ereduzko esparru teorikoa zehazten du.
o Elkartasun eskuzabalaren printzipioan oinarrituta dago, laguntzan, tokiko gaitasunak indartzean eta pobretutako Hegoaldeko pertsonen eta erakundeen gaitasunak indartzean.
o Jarduteko zehar-lerroak ditu eta hauek dira aipagarrienak: tokiko gaikuntza, partaidetza, genero-berdintasuna, giza-eskubideak eta elkartasun eskuzabala.
o Jarduteko eremu zehatzetan oinarritzen da: lehentasunezko gizarte-premiak, herri-ekonomia, tokiko agintea, emakumearen ahalduntzea, giza-eskubideak eta kultura-nortasuna.
- Euskal lankidetzaren eragin geografikoa ere zehazten du hobeto sakontzeko eta eraginkorragoa izan dadin:
o Lehentasunezko 22 herrialde zehazten ditu, kontuan hartuta giza-eskubideak oro har errespetatzen ez direneko kasuak jasaten badituzte, gatazkan eta larrialdi humanitarioko egoeran dauden, zonalde horietan euskal lankidetza-eragilerik badaude, eta Euskadira iritsitako etorkin kopuru handi baten jatorriko herrialdeak badira.
i. Erdialdeko Amerikan eta Kariben:
1. Guatemala, Kuba, El Salvador, Nikaragua, Mexiko eta Honduras.
ii. Hego Amerikan:
1. Ekuador, Bolivia, Venezuela, Brasil eta Kolonbia.
iii. Afrikan:
1. Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Angola, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda, Burundi, Mozambike Uganda eta Boli Kosta.
iv. Asian:
1. India eta Palestina.
b. Herrialde hauetara bideratu beharko da lankidetzarako funtsen % 90 gutxienez, eta horrek euskarri sendoak eta egonkorrak bermatuko ditu luzera.
c. Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarako funtsetatik % 25ek Afrika izango dute jomuga, kontuan izanik jasaten duten pobrezia egoera berezia eta mota guztietako giza-eskubideen urraketa.
- Lankidetza-tresnez osatutako esparru koherentea finkatzen du:
o Urteko planak.
o Lankidetzako erakunde eta programetarako laguntzak.
o Kooperatzaileentzat laguntzak eta bekak.
o Herrialde-estrategiak. Gutxienez 6 herrialde-estrategia landuko dira (dagoeneko martxan da bat Kuban eta lantzen ari dira –oso aurreratua- beste bat Guatemalan).
o Kofinantzazio-hitzarmenak.
- Epe luzerako garapenean lagunduko duen ekimen humanitarioko politikaren aldeko apustua egiten du.
o “Gure” ekintza humanitarioaren helburutzak definitu dira: bizitzak salbatzea, sufrimendua arintzea, giza-duintasuna babestea eta hondamendiez kaltetutako pertsonen eskubideak zaintzea. Guzti hori, eta hau oso garrantzitsua da, etorkizuneko garapenerako oinarriak ezarriz.
- Garapen-hezkuntzarekiko konpromisoa indartzen du.
- Eusko Jaurlaritzaren Lankidetzarako aurrekontua areagotzeko konpromisoari tinko eusten dio, 2012rako % 0,7ra iristeko.
Laburbilduz:
Lankidetzarako Euskal Planak elkartasun-lankidetza eraldatzailea eta kalitatezkoa biltzen ditu, egiturazko pobrezia ezabatzea helburu hartuta.
Planak jarduteko zehar-lerroak finkatzen ditu baita genero-berdintasuna ere. Izan ere, lankidetzarako funtsetatik gutxienez % 10 gordetzen ditu emakumeak edo emakume-taldeak protagonista edo onuradun dituzten ekintzetarako.
Lehentasunezko 22 herrialde zehazten ditu, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarako aurrekontuaren % 90 gutxienez jasoko dutenak. Afrikara bideratuko dira funts horietako % 25 gutxienez.
Gizakiek sortutako hondamendien edo hondamendi naturalen ondorengo laguntza baino haratago doan ekintza humanitarioaren aldeko apustua egiten du. Hondamendia gertatu den tokiko etorkizuneko garapenerako oinarriak ezartzearen aldeko apustua egiten du.
Berretsi egiten du Lankidetzarako Legean jada aurreikusita dagoen Jaurlaritzaren konpromisoa, 2012an aurrekontuaren % 0,7 lankidetzara bideratzeko, hain zuzen.
Kultura Saila:
NINIAK EUSKAL IKUS-ENTZUNEZKOEN KANPO ZABALPENERAKO EGITASMOA
Kultura Sailburuak aurkeztuta, Gobernu Batzordeak euskal ikus-entzunezkoen kanpo zabalpena bultzatzea xede duen Niniak egitasmoa onartu du. Ikus-entzunezko enpresen presentzia alorreko nazioarte mailako azoka eta ferietan laguntzea eta Niniak marka erabiliz euskal ekoizpenaren azoka eta ferietako zabalpena eragitea xede duen dirulaguntza honek 116.500 euroko aurrekontua du. Niniak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren ikus-entzunezko alorra sustatzeko egitasmoa da arlo hau sendotzea eta nazioarteko ateak zabaltzea xede izanda, arloa biltzen duen EIKEN, Euskadiko Ikus-entzunezko Clusterrarekin elkarlanean jorratzen da. Niniak egitasmoaren bitartez, Euskadin ekoiztutako ikus-entzunezko ekoizpenak munduko merkatuetan presentzia izan dezan eragitea du helburu, alegia, nazioarteko ikus-entzunezkoen merkatuan Euskadiko ekoizle eta enpresa banatzaile independenteen presentzia babesteko helburua du egitasmoak eta horretarako: a) Babesa emango zaie nazioarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatutan parte hartzen duten enpresei
b) Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak, nazioarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatutan, standak antolatuko ditu "Niniak" egitasmoaren baitan, bertan parte hartzen duten euskal ekoizle eta enpresa banatzaileak babesteko asmoz.
Kanpoko presentzia helburu, hauek dira egitasmoaren baitan sartzen diren azoka eta feriak:
- Film-ekoizleen Nazioarteko Federazioak (FIAPF) «A» moduan sailkatutako beste herrialdeetako nazioarteko zinemaldiak: Berlin, Kairo, Cannes, Karlovy Vary, Locarno, Mosku, Mar de Plata, Xangai, Tokio, Venezia.
- NATPE (AEB).
- AFM (AEB).
- MIPTV (Frantzia).
- MIFA (Frantzia).
- Sunny Side of the Doc (Frantzia).
- MIPCOM (Frantzia).
- MIFED (Italia).
- IDFA (Herbehereak).
- Cinema Jove Nazioarteko Zinemaldia (Espainia).
- Clermont-Ferrand-eko Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia.
- Siggraph-eko 3D animazioko Nazioarteko Zinemaldia.
Kultura Saila:
UDAL EUSKALTEGIENTZAKO FINANTZIAZIOA
Kultura sailburuak aurkeztuta, Gobernu Batzordeak helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten udal euskaltegien 2008-2009 ikasturterako HABE erakundeak emango dien finantzamendua onartu du. Gaur onartu diren finantziazio bideen arabera, Udal euskaltegiek 10.900.000 euro jasoko dute HABEtik. Diru kopuru hauei euskaltegiek ikasleei kobratzen dieten matrikulak eta Euskadiko ikasleei Jaurlaritzak zuzentzen dizkien dirulaguntza zuzenak gehituko zaizkie, azken hauek kurtso bukaeran eta emaitzen araberakoak.
Iazko ikasturtean Euskadiko 39 udal euskaltegietan, bertako 304 irakasleen eskutik, 10.500 heldu aritu ziren euskara ikasten edo hobetzen.
Azken eguneratzea: 2008-10-7
Dpto. Lehendakaritza