|
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Miren Azkaratek, gogor salatu du gaur goizaldean "molotov" koktelak erabilita Gobernuaren Arabako Ordezkaritzaren aurka burututako erasoa. Aldi berean, "gizarteak ez duela etsiko eta, azkenean, ez dutela biolentziaren erabilera alde batera uztea beste irtenbiderik izango" ohartarazi du.
Azkaratek adierazpen hauek, Gasteizko alkateak, Patxi Lazcoz sozialistak, hiriko jaiak direla eta gaur eskaini duen harrera ofizialean izan baino minutu batzuk lehenago egin ditu.
"Molotov" koktelak erabilita Gobernuaren Gasteizko Ordezkaritzaren aurkako erasoa salatzeko "batzuek oraindik ere demokraziaren esanahia zein den jakin gabe jarraitzen dutela" adierazi du.
"Ez dute entzun edo ikasi nahi deia eta eztabaida politikoek beren foroa dutela, alderdi politikoen bidez burutu behar direla; ez dute ikasi nahi desadostasunak posible direla, ideia oro defendi daitekeela, baina behar bezala defenditzeko era hitzen bidezko argudioak direla" jakinarazi du.
Aldi berean, "biolentziaren erabilera doakoa dela eta inora gidatzen ez duela ikasiko dutela" gehitu du.
|