
● Bergaran (Gipuzkoan) jaio zen 1959ko maiatzaren 15ean.
● Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna da.
● Enpresen Kudeaketarako Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean.
● Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana.
● 1987tik 1990era, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo Saileko zuzendari nagusia izan zen. Lehenago, sail bereko Administrazio Orokorreko teknikaria eta Idazkaritza Teknikoko burua izan zen.
● 1990etik 1991ra, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen.
● 1991tik 1993ra, Diputatuen Kongresuan diputatu egon zen Gipuzkoatik.
● 1995etik 2001era, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saileko Ingurumen sailburuordea izan zen.
● 2001. urtetik, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea izan da.
|