Aterpekide-txartelak adin guztietako jendeari ematen dio aukera ostatu hartzeko, era desberdin batean eta merke. Bost kontinenteetako 5.000tik gora aterpetxe erabil daitezke. Gazte-aterpetxe gehienak toki aproposetan daude kanpo-jarduerak, jarduera ekologikoak, elurretakoak, mendikoak eta abar egiteko. Beste batzuek aukera ematen dute inguru bereziki aberatsa ezagutzeko, ikuspegi historiko-artistiko eta kulturaletik.
Sareak Munduan duen edozein gazte-aterpetxetan ostatu hartzeko, aterpekide-txartela behar da, eta hori lortzeko, nahikoa da NANa edo pasaportea aurkeztea eta txartel-motaren arabera egin beharreko ordainketa egitea.
Iraupena urtebetekoa da, beraz, txartela 2007/07/01ean eman bada, 2008/08/01ean iraungiko da.
Txartela eskuratzea
Aterpekide-txartela on line eskura dezakezu. Txartela on line eskuratzeko lehenengo formularioa bete behar duzu, horretaz gain, tasaren ordainketa nola egiten duzun ere aukeratu beharko duzu (sukurtsal edo kutxazain bidez edo on line bidez) eta baita txartela non jasoko duzun ere (bulego batean edo zure etxean). Aukera horiek aukeratutako txartelaren araberakoak dira.
|