Lehendakaritzan egindako ekitaldian, ehundik gora gazte bertan zirela, Miren Azkarate Kultura sailburuak parte hartu du baita ere. Ibarretxek adierazi du etorkizunera begira dagoen Lege honek aurrerapausu berri bat emango duela gazte politika integralaren kontzeptuan.
Osasuna eta gazteak: Euskadiko gazteen ikusmoldeak osasunari buruz azterlanaren xedea Euskadiko gazteek osasunari dagokionez duten pertzepzioa ezagutzea izan da. Azterlana ez da, inondik inora, gazteen osasunaren ebaluazio edo balorazioa. Gazteek osasunari buruz duten irudikapenera hurbiltzeko saiakera bat baino ez da; irudikapen horretatik abiatuta, kontsumo-azturei eta gazteek beren buruei ematen dizkieten zainketei eskaintzen zaien tokia ezagutu nahi da.