Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

AHOZ AHO, BELAUNEZ BELAUN erakusketa ibiltaria


Ahoz-aho, Belaunez-belaunAhoz aho, belaunez belaun izeneko kanpaina familiaren eta eskolaren bidez euskararen jarraipena sustatzeko sentiberatze-kanpaina ibiltaria izan zen. 1996-1998 bitartean ibili zen herriz herri.

Kanpaina honen bitartez, funtsean, hiru helburu hauek lortu nahi izan zen:

  1. Euskarak bizirik iraun dezan, familia eta eskola bidezko jarraipenak duen garrantziaz kontzientziatu jendea.

  2. Erakutsi neska-mutilei nola aberastu eta indartu etxean edo eskolan ikasi duten euskara.

  3. Euskara sustatzeko programan hizkuntz jarraipenean nola edo hala esku hartzen duten eragile guztiak erakartzea, hala nola: gurasoak, irakasleak, ikasleak, udaletako teknikariak, aisialdiko begiraleak, etab.

Euskararen jarraipenaren inguruko hausnarketa egiteko asmoz, gunerik adierazgarrienak (familia, eskola eta gizartea), bitartekorik zabalduenak (irratia, telebista, argitalpenak, ikus-entzunezkoak) eta berrienak (informatika: datuak emateko eta erakusketaren beraren xedeak lortu diren neurtzeko) erabili ziren.

Kanpaina lau arlotan egituratu zen; laurak elkarren osagarri eta banaezinak: erakusketa, ikus-entzunezkoa, dokumentazioa eta sustapeneko ekintza osagarriak.

Azken eguneratzea: 2005/03/23