Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

EUSKAL HITZ, Euskararen I. Erakusketa Orokorra


Euskal HitzEuskarak 1987ra arte egindako bidearen berri xumea eman eta etorkizun zena urratzeko zein bidegurutzetan geunden adierazi nahian prestatutako erakusketa izan zen Euskal Hitz. Beronek, mugarri izan zitezkeen orduko hizkuntza egoerara nondik nora iritsi ginen ezagutzeaz gain, euskararentzat nahi dugun etorkizun oparo baten bila argi egin nahi izan zuen.

Erakusketa 1987ko abuztuan inauguratu zen eta geroztik, hiru bat urtez, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan izan zen ikusgai.

Erakusketan erabilitako testuen zein bestelako apaingarrien oparotasunak eta interesgarritasunak eraginda, hainbat argitalpen prestatu zen. Denetatik arrakastatsuena, Joseba Intxaustik prestaturiko liburua da, Euskara, euskaldunon hizkuntza izenekoa.
Azken eguneratzea: 2005/03/23