Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Hizkuntza-azokak



Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak HABErekin elkarlanean Europara bidea hartu ohi du antolatzen diren hizkuntza-azoketan  parte hartzeko. Ekimen horren bidez, euskararen berriak eta jakingaiak zabaltzeaz gain, munduko beste hizkuntzen arteko kokagunea ematen zaio geureari ere. Era berean, kanpoko hizkuntzen esperientzien berri ikasteko aukera guztiz baliagarria da euskara bera ere aberasteko.


Euskararen berri emateko diren erakustokietan gure hizkuntzarekin zerikusia duten hainbat arlori buruzko informazioa eskaintzen ahalegintzen da, eta aukeratzen diren materialak irizpide edo gai batzuen arabera antolatzen dira: euskararen gaur egungo egoera, araubidea, historia, euskara ikasteko metodo eta tokiak, hiztegiak, gramatikak, euskara irakaskuntzan, komunikabideetan, eta gizarte-alor ezberdinetan, euskara eta teknologia berriak, ikus-entzunezkoak, Euskaltzaindia, euskal literatura, ...

Hona hemen 2008. urtean  euskara eta Euskal Herriaren berri izango duten Hizkuntza Azokak:

 

            Expolangues 2008

 

 

Expolangues Paris

Noiz: otsailaren 6tik 9ra


 "Les langues du monde, le monde des langues", "Munduko hizkuntzak, hizkuntzen mundua" izenburupean erakustazoka honen XXVI. edizioa otsailaren 6tik 9ra bitarte burutuko da, Txinako Errepublika ohorezko gonbidatu dela. 23. urtea da Eusko Jaurlaritza EXPOLANGUESera bertaratzen dela; hau da,  azoka sortu eta hirugarrenerako euskara bertan zen eta horrela izan da urtero, harrezkero. 200 erakusketari inguru izango dira bertan, 60 hizkuntza baino gehiagoren berri emateko asmoarekin: hizkuntza-eskolak, hizkuntzak ikasteko egonaldiak, hizkuntza-metodoak eta frogak, ikasketak atzerrian, itzulpena, edizioa, multimedia…  Lau egunotan sektoreotako ordezkariek hitzaldiak, hizkuntzak ezagutzeko ikastaro labur eta arinak, mintegiak… eskainiko dituzte.

Expolangues 2007 planoa

 
The Language Show - Londres

Noiz: urriaren 31tik azaroaren 2ra

The Language Show

Urriaren 31tik azaroaren 2ra bitartean Eusko Jaurlaritza Londresen izango da. 130 baino erakusle gehiagorekin egingo du bat asteburu horretan hizkuntza, kultura eta komunikazioa gaitzat dituen azoka honetan. Hara bildutakoak batik bat hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaren inguruan dabiltzan mundu zabaleko eragileak zein kultur erakunde askotako ordezkaritzak dira. Eta bertan Euskal Herriaren berri emango du Jaurlaritzak. Aurten Galiziako Xunta izango du lagun erakusketan, elkarrekin azalduko baitira Londresen euskara eta galegoa. Iazko ekitaldian 8.000 bisitari inguru izan ziren azokan.   

Mapa

 
 
The Language Show 2008
 
 
 
 
 
 
 
 
     
Expolangues Praga

Noiz: azaroaren 7 eta 8an

Expolingua Praha 2006

 
 


 

18. ekitaldiari ekingo diote Pragan aurten. Europaren erdi-aldean ere euskara plazaratu eta azken urteotan bertako hainbat erakunderekin hazitako harremanari eusteko xedez izango da  Pragan aurten ere Jaurlaritza.

 

Expolingua Berlin

 

Expolingua Berlin 

 

Noiz: azaroaren 14tik 16ra

 

 

Alemaniako hizkuntzen topagune handian, erakustokia antolatzeaz gain, euskarazko eskola batzuk emango dituzte HABEko adituek euskarazko irakaskuntza zertan den adibide gisa. Aurtengo ekitaldira Eusko Jaurlaritza Kataluniako Ramon LLull Ikastegiarekin eta Galiziako Xuntarekin hurbilduko da, eta elkar batera aritu hiru egunotan. 2008ko hau 21. ekitaldia da eta Frantzia ohorezko gonbidatua.

 

Expolingua Berlin 2008

Azken eguneratzea: 2008/09/17