Ongi etorri, Eusko Jaurlaritzaren eta nire izenean, HABEren Internet orrietara zatoztenoi, bai Euskal Herrian bizi zaretenoi, bai Euskal Herritik at euskaran interesaturik egonik sare telematikoen bidez gure hizkuntzaren errealitatearekin harremanetan jartzen zaretenoi.
Web orri hauetan aurkituko duzue, euskalduntze-prozesuari dagozkion zerbitzuen aurkezpenaz eta euskararen irakaskuntzaren eskaintzaz gain, eduki, argitalpen eta metodologiari buruzko informazio zabala, euskararen irakaskuntzako hainbat eremuren kalitatea hobetzeko.
Horrezaz bat, euskara ikasten eta irakasten ari zaretenok zeuon jarduna burutzeko hainbat eta hainbat baliabide aurkituko dituzue Ikasbil izeneko gunean.
Miren Karmele Azkarate Villar
KULTURA SAILBURUA
|