|
Euskararen erabilera aldetik ostalaritza gune estrategikoa da. Euskal ostalaritzak zerbitzu ezin hobea eskaintzen du, baina, are eta hobea litzateke zerbitzu hori euskaraz ere eskainiko balu. Horretaz jabeturik HABE Erakundearen egitasmoa zerbitzu hori euskaraz bideratu ahal izateko bitartekoak eskaintzea izan da. Horretarako, lehenbizi Ostalaritza izeneko ikasmaterialak argitaratu ditu eta orain ostalaritzako langileentzako ikastaro bereziak antolatu nahi ditu.
Hona hemen ostalaritzako langileentzako ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko prozedura:
Ostalariek ezin izango dute zuzenean eskatu; eskariak udalen edo euskaltegien bidez bideratu beharko dituzte.
Eskariak HABEra (info@habe.org, tel. 943-022600) bideratuko dituzte.
HABEk triptiko bat argitaratuko du ikastaroei buruzko informazio orokorrarekin.
Gero, udalek beren datuak triptikoan sartu nahi badituzte, diseinuaren gastuak HABEk ordainduko ditu, baina inprimatze lana eskatzailearen esku geldituko da.
Kartela
HABEk ikastaroaren kartelaren diseinu orokor bat eskainiko du, baita diseinu hori ordaindu ere.
Triptikoaren kasuan bezala, udalek beren datuak triptikoan edota kartelean sartu nahi badituzte, diseinuaren gastuak HABEren kontura izango dira, inprimatze lana eskatzailearen esku utzita.
- Euskaltegia
Udalak zehaztuko du ikastaroak zein euskaltegitan eskainiko diren.
- Baldintzak
Hona hemen bete beharreko baldintzak, dirulaguntza jaso ahal izateko:
- Taldea osatzea: taldearen osaketarako ikasle-kopuruak, taldea kokatzen den herriaren tamainaren arabera, 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak ezarritako gutxieneko eta gehienekoak betetzea.
|
Biztanle kopurua
|
Talde bakoitzeko
gutxienekoa
|
Euskaltegien gutxieneko batezbestekoa
|
|
< =5.000
|
6
|
8
|
|
5.001-10.000
|
7
|
9
|
|
10.001-25.000
|
8
|
10
|
|
> 25.000
|
9
|
11
|
- Ikasleek ostalaritzan lan egitea.
- 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 4. artikuluan zerrendatutako ikastaro-moduluez aparteko erritmoan antolatuta HABEk onar dezan, jarduera horrek EBPN, LanHitz edo gutxienez udal-mailako plangintza batean sortua eta txertatua egon beharko du. Eta, kasu bakoitzean, dagokion Erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak.
- Udalek nahi duten euskaltegia aukeratuko dute ikastaroa antolatzeko.
- Irakaslea euskaltegi homologatu bateko langilea izatea.
- HABEk normalean eskatzen duen informazioa eskaintzea.
- - Datutegiaren bitartez burutzekoa: talde, irakasle, ikasle eta ikastaroaren datuak
- - Ikastaroaren bukaeran ebaluazio fitxa bete beharko dute, egindakoaren berri emanez.
- Taldearen onarpena
HABEk eskaerak aztertu ondoren jakinaraziko dio eskatzaileari ikastaroa onartua izan den ala ez, ezezko kasuan ere arrazoiak azalduz. HABEk erantzuna eskaria jaso eta bost egunen buruan emango du.
- Taldearen antolaketa
Ikastaroa antolatu denean, HABEk dagozkion ikusketak egin ahal izango ditu.
Ikastaroa bukatutakoan, euskaltegiak ebaluazio fitxa bidaliko du HABEra.
Donostian, 2007ko azaroaren 29an
Joseba Erkizia Itoitz
HABEren zuzendari nagusia
|