|
Eguzki baratzeak’ sustatzen ditu, berreskuratutako lurzoruetan eta estalkietan.
Guztiok dakigu Eguzkiari esker bizi garela eta eguzki energia elektrizitate bilaka dezakegula, geroz eta modu eraginkorragoan, gainera. Energia berriztagarriak garapen iraunkorrean aurrera egiteko lehentasunezko aukerak dira, hain zuzen ere.
Eskura daukagu gure beharrak asetzeko eguzki energia; baina, gaur egun ditugun teknologiek haren erabilera trinkoa zailtzen dute: energia fotovoltaikoa lurzoruaren okupazio trinkoaren bidez eskuratzen da, betiere, ekoizpen maila handia lortu nahi bada. Baina lurzorua ondare urria eta garestia da; are gehiago gure herrialdean.
Hori dela-eta, ACLIMAk (Ingurumen Industrien Euskadiko Kluster Elkartea) “ITZULBIDE Proiektua” abian jarri du. Proiektu horren bidez, eguzki energia energia elektriko bihurtzeko prozesua erraztu nahi da, besteak beste, enpresa pabiloien estalkiak, bete eta itxitako zabortegietako eta agortutako harrobietako lurzoru berreskuratuak erabiliz.
Elektrizitate berriztagarriaren salmentaren prezioak erregulatzen dituen araudian aldaketa adierazgarriak egin dira: lurzoru birjinean ekoizteko primak murriztuko dira eta jada okupatutako estalki eta lurzoruetan ekoitzitakoari eutsi egingo zaio (esaterako, itxitako zabortegietan ekoitzitakoa); horiek lehentasunezko babesa izaten jarraituko dute, gainera. Aldaketa horiek enpresa eta gizarte interesak bateratzen dituzte, eta ondorioz, oso errentagarri eta iraunkorrak dira.
Gure sektoreak aukera ematen du sozialki arduratsuak eta ekonomikoki errentagarriak diren ekarpenak garatzeko. Horretarako, itxitako zabortegiek eta pabiloien estalkiek okupatutako lurzoruak erabiltzen ditugu. Horietan 'eguzki baratzeak' instalatzen ditugu, energia elektriko fotovoltaikoa ekoizteko.
ACLIMAk gidatzen duen ITZULBIDE proiektuaren helburua prozesu hori erraztea da. Horretarako, eguzki parkeak kokatzeko lurzoruaren (antzinako zabortegiak) potentzialtasun erreala aztertzen da, eta finantzaketa, diru laguntza eta pizgarriak lortzeko aukera, lursailak alokatzeko aukera eta Europako beste leku batzuetan indarrean dauden beste formula arrakastatsu batzuk ezartzeko aukera ere aztertzen dira.
Proiektuak, bestalde, kanpo komunikazio jarduera nabarmena bideratzeko xedea du, bertan parte hartzen duten enpresen irudi ona eta ospe korporatiboa sustatzeari begira.
|