Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu Euskadi
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/04/16
GIPUZKOA: Euskal Herriko bihotz-erdia

K antauriko itsasertzetik Aizkorriko mendilerroraino hedatzen delarik, Gipuzkoa, elkarrekiko ia paraleloak diren haranez osatuta dago eta horietako bakoitza, itsasoraino iristen diren sei ibaietako bati dagokio. Ibai bakoitzaren bokalean, lurralde historiko honetako kostaldeak dituen enklaberik garrantzitsuenak ditugu.

G ipuzkoako kostaldean tradizio turistiko handia duten herriak daude, horietan nagusia lurraldeko hiriburua den Donostia izanik. Donostiak eta bere inguruko eskualdeak garrantzi demografiko nabaria duten arren, gipuzkoar biztanlegoa erregularki banaturik dago lurraldean zehar, industria eskualde guztietan maila berdintsuan garatu izan baita.
M askor itxurako badia berezian eta Urumea ibaiaren bokalearen bi ertzetan kokatura, Donostia Urumearen ibaiertzetan eta hiria inguratzen duten mendietarantz zabaltzen joan da. 180.000 biztanle inguru duen hiri honek, aspalditik datorren turismorako tradizioa izan du, Gipuzkoako hiriburu bilakatu da, eta horretaz gain, Donostiaren populazioa bikoizten duen eta probintziako biztanlegoaren erdia osatzen duen eskualde industrialeko gune dugu.

H ondartzak dira, Alde Zaharrarekin batera, hiriaren turismo-gune ezagunenak. Kontxako eta Ondarretako hondartzei, hiriaren erdi-erdian kokatuta baitaude, orain dela urte gutxi Zurriolako hondartza zabala gehitu zaie. Zurriolako hondartzaren ertzean dago Kursaal Batzar Jauregia.


E raikin ikusgarriak dauden Donostian. Aipatzekoak dira Maria Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzokia. 1912an inauguratu zuten antzokia eta Donostiako egutegi oparoko ekintza garrantzitsuenen egoitza izaten da; hau da, Musika Hamabostaldikoa eta Nazioarteko Zinemaldikoa.

Erlazionatutako estekak:

Euskadi atsegin handiz

 

Iturria: Lehendakaritza-Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia